Arrautza ekologikoak

1.200 lohmann brown errule gara iadanik. Jakin-mina dugu, dena mokokatzen dugu. Goizean goiz esnatzen gara eta kanpora irteten gara, 6.700 metro karratuko belardi batera zizareak, harrak, gaztainak eta belarra jatera. Oro har, ongi moldatzen gara elkarrekin. Baina tarteka, MAINGENEAko baratzeko hondarrak botatzen dizkigutenean, norgehiagokan aritzen gara mokadu hoberenak eskuratzeko: letxuga eta aza hostoak. Ummmm, ikaragarri gustatzen zaizkigu!

Egun osoan aske gabiltza. Ariketa dezente egiten dugu, korri egiten dugu, itzala bilatzeko zuhaitzetara igotzen gara eta hegan ere egiten dugu. Gutxitan gaixotzen gara. Hala gertatuz gero, uretan disolbatutako homeopatia tantatxo batzuk jasotzen ditugu.

Azeria, katajineta, basakatua edo lepatxuria badator, ilunean gordetzen gara. Hotz handia, euria, elurra edo kazkabarra egiten duenean ere bai. Horrelakoetan, 250 m2-ko habeartean sartzen gara (datorren udazkenekoek, beraientzat bakarrik izango den handiago bat estreinatuko dute) non  behar dugun ur eta  pentsu ekologiko guztia dugun eta baita oilategiko nagusiaren makilkada batzuk ere, lurrean lo egitea gustatzen ez zaigunentzat.

Oilo zoriontsuak gara. Ziur gure arrautzen zaporean igarriko duzuela!

 

Bideoa

 

Consejo de la Producción Agraria Ecológica de Navarra - Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua

Kontaktua

Juan Jose Elizalde Usarraga

Maingenea Baserria s/n

31754 Goizueta (Nafarroa)

Tfn.:

655706073

Email:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Berriak

GUZTION PROIEKTUA!

Eskerrik asko proiektu honen hazia ereiten lagundu duten guztiei. Familiako kideak, lagunak, bizilagunak, sindikatuak, instituzioak, teknikoak,... errealitate hau elikatu duten laguntza, hitz eta animo oro.

Errezetak

BASOKO ZAPOREA:

4 lagunentzako osagaiak: Maingenea arrautza ekologikoak 4. Patata purea. perretxikoak kilo 1. Tipula 1. Baratxuri 1. Oliba olioa eta gatza..