Goizueta

 

Nafarroako herri txiki bat da, baina orografia zaila dela eta, errepidez Gipuzkoatik hurbilago dago.

Urumea ibaiak inguratzen gaituzten mendien goialdean du jaiotza, erreka txiki, zakar eta garbiz osatzen da eta hiru zubi nagusik elkartzen duten herri gunea gurutzatzen du.

Paisaia zipriztintzen duten monumentu megalitiko ugariek gure jatorriari data jartzen diote. Ehorzketak eta garai bateko zeremonia erlijiosoak kokatzeko, neolitiko garaiko artzainek jarritako harri handi eta txikiak dira, besteak beste, Lurraren izpiritua den Mari jainkosa gurtzeko.

Inguru naturala errespetatzen eta horren aberastasuna eta bertako arrazen aniztasuna mantentzearen aldeko apustua egiten dugun artzain eta nekazariak izaten jarraitzen dugu.

Gizadiaren kultura ondare, antzinako sorrera eta euskaraz pentsatzen eta hitz egiten dugun herria. Gure kultura, historia eta tradizioak zehaztu dituen bertako hizkuntza.

Guri buruz gehiago jakin nahi izanez gero edo gu bisitatzea pentsatzen baduzu, sartu hemen:

 

Bideoa

Goizueta

Kontaktua

Juan Jose Elizalde Usarraga

Maingenea Baserria s/n

31754 Goizueta (Nafarroa)

Tfn.:

655706073

Email:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Berriak

GUZTION PROIEKTUA!

Eskerrik asko proiektu honen hazia ereiten lagundu duten guztiei. Familiako kideak, lagunak, bizilagunak, sindikatuak, instituzioak, teknikoak,... errealitate hau elikatu duten laguntza, hitz eta animo oro.

Errezetak

BASOKO ZAPOREA:

4 lagunentzako osagaiak: Maingenea arrautza ekologikoak 4. Patata purea. perretxikoak kilo 1. Tipula 1. Baratxuri 1. Oliba olioa eta gatza..